Metaleko negoziazioak bertan behera utzi dituzte

Leire Kortabarria 2012ko maiatzaren 8a

Metaleko lan-hitzarmena ez aurrera, ez atzera dago. Hori ikusita, Adegik eta sindikatuek bertan behera utzi dituzte negoziazioak, eta ez dute haiei berriro eusteko datarik ipini.

Adegik sindikatuei ohartarazi die, gaur egungo lan-legedia ez aplikatzekotan jarraitzen badute, hitzarmena bazterrean, geldi geratuko dela.

Sindikatuen esanetan, gaur egungo legeak ez dira aplikatu behar, lan-harremanak "enpresaren alde desorekatzen" dituelako. Adegiren iritziz, berriz, "azken 35 urteotan, lan-harremanak sindikatuen alde egon dira desorekatuta, eta orduan legeak aplikatu gabe utzi zituzten, bada?", esaten du patronalak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak