Coop57 1995ean Katalunian sortutako finantza zerbitzu kooperatiba da, eta hango lan kooperatibei zerbitzuak ematen dizkie. Elkartasun ekonomia sozialean dabiltzan 450 erakunde baino gehiago eta 2.000 lagun inguruko taldea biltzen ditu dagoeneko.
Bi gauza ahalbidetzen ditu Coop57k, arduradunen esanetan: "norbanako eta elkarteek era arduratsu eta etikoan aurrezkiak gordetzeko aukera, alde batetik, eta kide diren elkarteek finantza zerbitzuak eskura izatea, bestetik". Urte hauetan Coop57k 700 eragiketa baino gehiago egin ditu bere erabiltzaileekin, eta 2011ko urte amaieran 12 milioi euro zituen mailegatuta.
Arrasateko hitzaldia eguenean, hilak 10, Kulturaten, 19:00etan izango da.