Eta St. Celonikeok harrera ezin hobea egin dietela esan dute Musika Eskolako kideek. 17.000 biztanleko herria izanik Bergarako herriaren antza duela azalu dute, toki lasaia dela, eta jendea ere oso eskuzabala eta etxean bezala sentitu direla.
Kontzertua egin zuten zapatuan
St. Celoniko Udaleko Kultura zinegotziak egin zienn harrera eta herriko dantza bat ikasteko aukera izan zuten. Herria ezagutzeko ginkana ere antolatu zieten. Probak eginez, herriaren historia ezagutzeko aukera izan zuten.
Zapatuan, arratsaldeko 20:30etan kontzertua egin zuten, Udaleko Areto Nagusian. Bertan, St. Celoniko abesbatza eta orkestra aritu ziren, eta Bergarako Orkestra Sinfonikoa eta Akordeoi taldea. Bukatzeko, guztiok elkarrekin, pare bat pieza egin zituzten.
Musika Eskolakoek aitortu dutenez, agurra oso unkigarria izan zen, "sortu diren harremanak oso politak eta eztuak" izan direlako. Pozik eta penaz bueltatu direla ere azpimarratu dute, "egin ditugun lagunak ezin baititugu ahaztu".
Gazte Banda Burlatara
Aste honetan berriz, EskolakoGazte Banda, Burlatara joango da, Burlatakoei bisita bueltatuz. Zapatuan, Iruñea bisitatzeko aukera izango dute. Ondoren, Buralatako eta Bergarako ikasleek, elkarrekin bazkalduko dute eta bukatzeko kontzertua egingo dute 19:00etan Burlatako Udal aretoan.
Burlatako bisitarekin, ikasturte honetan antolatu dituzten elkartrukeekin bukatuko dute. Azken urteetan, Bergarako Musika Eskolak elkartrukeak egitea izan du helburu. Oso garrantzitsua ikusten dute beste eskola batzuk egiten dutena eta gurean egiten dena konpartitzea. Musikaz gain, elkartrukeetan sortzen diren harreman pertsonalak eta beste kultura batzuk ezagutzea oso aberasgarria dela uste dute.