Herri ekimeneko euskal hedabideak, Bizkaiko Foru Aldundian

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko maiatzaren 7a

Herri ekimeneko hedabideak duela bi aste Jaurlaritzan egon ostean, Bizkaiko Foru Aldundian izan dira gaur euren diagnostikoa aurkezten, Kultura Diputatu Josune Ariztondorekin eta Euskara Zuzendari Miren Dobaranekin. Sektorearen izenean Argia-ko zuzendari Xabier Letona, Berria Taldeko hedabideen arduradun Iban Arregi eta Tokikom elkarteko (Goiena Taldea bertako kide da) lehendakari Mikel Irizar izan dira, eta Jaurlaritzari bezala hausnarketa mahai bateratua osatzeko eskatu diote Aldundiari.

Besteak beste honoko eskaera zehatzak egin: diru laguntza politika aldatu eta hitzarmen eredua ezar dezala, sektorean inbertsioak eta garapena susta ditzala eta publizitate instituzionalaren banaketan hizkuntz irizpideak pisu handiagoa izan dezala. Sektorea barne mailan ematen ari den pausoen berri ere eman dute, besteak beste sektorea egituratzeko ematen ari diren pausoen berri. Maiatzaren 18an Gipuzkoako diputatu nagusi Martin Garitanorekin egingo dute bilera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak