Topaguneak 'Hizkimizki.com' webgunea aurkeztu du

Goiatz Arana Begiristain 2012ko maiatzaren 6a

Orotara, 43 hizkuntza biltzen ditu eta, euren arteko konbinazioak eginez, 1.806 oinarrizko hiztegi sortu. Horietako hizkuntza asko lehen aldiz jarri dira euren artean harremanetan: katalana-errumaniera, alemana-quechua eta fula-islandiera, esaterako. Euskaratik eta euskaraz sortua, "Euskal Herriaren enbaxadorea" izango dela esan daitekeela diote bultzatzaileek.

Atzo, zapatua, egin zuen aurkezpena Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak Kutxa-Ekogunean, eta funtzionamendua argia da: erabiltzaileak nahi dituen bi hizkuntza hautatu eta, une horretan, hizkuntza horien arteko oinarrizko hiztegia sortzen du datu baseak: maketatuta ematen du, Din A4 batean inprimatu, tolestu eta poltsikoan sartzeko prest. Komunikatzeko beharrezkoak diren oinarrizko nozioak biltzen ditu eta, esaldi horien artean, euskarari eta Euskal Herriari erreferentzia egiten dioten esaldiak ere bai, 43 hizkuntzetan; hori horrela, Hizkimizki "Euskal Herriaren enbaxadorea" izango dela esan daitekeela diote bultzatzaileek.

'Auzoko' egitasmoa

Hizkimizki.com webgunea Topagunearen Auzoko egitasmoaren baitan sortu da. Proiektua euskaratik urrun bizi diren herritarrak euskarara hurbiltzeko asmoa duen ekimena da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak