Andoainen hasi eta Baionan bukatuko da Korrika datorren urtean

Goiatz Arana Begiristain 2012ko maiatzaren 5a

Martxoaren 14an abiatuko da Korrika 18 eta 24an bukatu. Baionan izango du helmuga; eskuz esku igaroko den lekukoak barruan eramango duen mezua irakurri eta festa egingo dute bertan. Tartean, hamar egunez, ehunka kilometro egingo ditu Euskal Herrian barrena. AEK euskaltegiak antolatutako ekintza erraldoiak euskararen normalizazioan aurrera egitea izango du helburu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak