Prentsa bulego digitala sortu du Aldundiak

Monika Belastegi Aranzabal 2012ko maiatzaren 4a

Foru Aldundiko komunikazio taldeak sortutako eduki informatiboak batuko ditu eta helburua da eduki horiek herritarren eta komunikabideen esku jartzea. www.gipuzkoaberri.net helbidean dago kontsultagai.

Komunikabideei dagokienez, gaur gaurkoz Foru Aldundiak komunikabideekin duen harremana bai agerraldi bat iragartzeko zein albiste baten berri emateko, korreo elektronikoz egiten da. Bada, web atari berriaren bitartez, harremanean sakondu nahi dute formatu ezberdineko eduki gehiago ere eskainiz.Foru Aldundiko komunikazio taldeak sortutako eduki informatiboak batuko ditu eta helburua da eduki horiek herritarren eta komunikabideen esku jartzea. www.gipuzkoaberri.net helbidean dago kontsultagai.

Atari berria sortzeko orduan batik bat Donostia urruti duten komunikabideengan pentsatu dutela azaldu du Beitialarrangoitiak. Baita baliabide gutxi dituztenenetan ere.

Baina bigarren helburu bat ere badu web atariak; herritarrei ere Aldundiarekiko tresna zuzen bat eman nahi izan diete. Hala, inork ez du sarbidea mugatua izango atari horretara; azken batean, Aldundiaren lan egiteko sisteman gardentasuna, hurbiltasuna eta zabaltasuna adierazi nahi dute, eta hori komunikazio esparrura ere ekarri nahi izan dute prentsa bulego digitalarekin.

Edukiari dagokionez, honakoa kontsultatu ahal izango du gipuzkoaberri.net atarian sartzen denak: oharrak eta komunikazioak, artxiboa, bideoak eta diputatuen kontseiluaren jakinarazpenak, besteak beste. Eta buletina ere badu, harpidetuz gero albiste guztiak posta elektronikoan jasotzeko.
 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak