Etengabeko prestakuntzarako laguntzen %40 enplegu-eskatzaileentzat

Maider Arregi 2012ko maiatzaren 5a

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak, 27,55 milioi euroko bideratuko ditu lau jardun-eremutan. Uda aurretik abiatuko da laguntza, aurreko deialdietan baino ia sei hilabete lehenago. "Ahalik eta estaldura handiena ematea lan bila dabiltzan pertsonei eta lanean dihardutenei, birziklatzeko eta eguneratzeko tresnak ematea", direla helburuak azpimarratu dute.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak etengabeko prestakuntzako laguntzetarako lau deialdi onartu ditu eta 27,55 milioi euroko zenbateko osoa dute eta iazko ahalegin ekonomikoari eusten diote. Euskadiko langileei betidanik zuzendutako laguntza-programa honek, plazen %40 gordeko du enplegu- eskatzaileentzat.

Datozen egunetan argitaratuko dira deialdiak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta horrekin batera izena emateko epeak. Lau jardun-eremutan daude banatuta:

1- Enpresetan prestakuntza-premiak antzemateko azterlanak eta analisiak egiteko laguntzak

2- Prestakuntzako ekintza estrategikoetarako laguntzak (enpresak)

3- Langileei zuzendutako prestakuntzarako laguntzak

4- Bultzatze eta laguntza ekintzetarako laguntzak

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak