Hego Euskal Herrian ere behera
Hego Euskal Herrian azken hilabeteetan langabeziak gora egin ondoren, apirilean pixka bat behera egin zuen. Hain zuzen, aurreko hilaren bukaeran, martxoarekin alderatuta, 669 lagun gutxiago zeuden lanik barik. Araban, Gipuzkoan eta Nafarroan behera egin zuen langabeziak, Bizkaian gora.
212.801 pertsona daude langabezian Hegoaldean, iazko apirilaren amaieran baino 18.328 gehiago.
Datuak
- Araba. Apiril bukaeran 25.074 langabe (martxotik -193, iaztik +2.284).
- Bizkaia. Apiril bukaeran 91.436 langabe (martxotik +381, iaztik +9.441)
- Gipuzkoa. Apiril bukaeran 45.386 langabe (martxotik -210, iaztik +3.701).
- Nafarroa. Apiril bukaeran 50.905 langabe (martxotik -647, iaztik +2.902).
- Hego Euskal Herria. Apiril bukaeran 212.801 langabe (martxotik -669, iaztik +18.328).