Zerbitzu publikoetan greba deitu dute maiatzaren 31rako

Leire Kortabarria 2012ko maiatzaren 4a

Maiatzaren 31n greba egitera deitu dituzte Hego Euskal Herriko sektore publikoko langileak ELA, LAB, STEE-EILAS eta ESK sindikatuek.

Idatzi bateratu baten, deitzaileek "gogor salatu" dituzte Hego Euskal Herriko administrazioek eta Madrilgo gobernuek azken hiru urte hauetan "etengabe" ezartzen ari diren murrizketak, "neurri antisozialak eta zerbitzu publikoak eraisteko bidean jartzen ari diren politikak".

Sindikatuon esanetan, "amaiezina" da Espainiako eta Hego Euskal Herriko instituzioek hartu dituzten neurrien zerrenda "langileen lan baldintzen kalterako". Euren esanetan, neurri horiekin,  gehiengoaren "oinarrizko ongizatea desegiteko bidean" jarri dute jendartea.
 
Greba eguna prestatzen hasiak dira, eta horretarako, lan-zentroetan batzarrak, ordezkarien elkarretaratzeak, neurriei aurre egiteko moduak eta "era ezberdinetako protestak" egiteko "proposamen zehatzak" iragarri dituzte datozen egunotarako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak