EAJren ustez bidesariak igo beharrik ez dago udan, baina horretarako "Etxegaraten ordainlekua ipini" behar da

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko mai. 3a, 16:32

Eusko Alderdi Jeltzaleak eskatu dio Larraitz Ugarte Bide Azpiegituretako diputatuari lurraldeko errepideak kudeatzeko plana aurkez dezala eta uzteko egoeraren araberako erabakiak hartzeari. Bestalde, EAJren ustez, bestalde, uda honetan ez dago zertan igo bidesaririk, Diputazioak proposatzen duen moduan, baina, horretarako, Etxegaraten bidesaria jarri behar da.

Eusko Alderdi Jeltzaleak eskatu dio Larraitz Ugarte Bide Azpiegituretako diputatuari lurraldeko errepideak kudeatzeko plana aurkez dezala eta uzteko egoeraren araberako erabakiak hartzeari.

Gipuzkoako EAJk dio, gaur egun, diputatuak ez duela proposamenik aurkeztu, ez errepideen kudeaketarako, ez finantziaziorako, ez mantentze lanetarako eta ezta garraio publikoa sustatzeko ere.

"Lehendabizi bidesaririk ez dela egongo esan zuen eta, gainera, lehengo legealdiko talde txostengilearen ondorioak bertan behera uzteko batzorde berria proposatu zuen; eta ondoren, Foru Aldunditik esan zigutenez, gipuzkoarrok bidesariak ez ezik bineta ere ordaindu beharko dugu", esan du Larraitz Ugarteren jardunaren gainean, Joseba Antxustegi EAJko batzarkideak.

Bestalde, EAJren batzarkidearen iritziz, "diputatuak berak batzorde txostengileko teknikarien nahiz batzarkideen lana zalantzan jarri du; izan ere, ondorioak ezagutu aurretik proposamenak egin ditu eta, are gehiago, berak hasieran egindakoen kontrakoak dira".

"Lurraldeko errepideak eraginkortasunez kudeatzeko egitura-sistema ezartzeko eskatzen diogu" dio Antxustegik.

Bidesariak igo beharrik ez

EAJren ustez, bestalde, uda honetan ez dago zertan igo bidesaririk, Diputazioak proposatzen duen moduan, baina, horretarako, Etxegaraten bidesaria jarri behar da. "Gure ustez, uda honetan ez dago bidesariak igo beharrik, betiere Etxegaraten bidesaria jartzen badugu eta Gipuzkoa zeharkatzen duten 10.000 kamioitik 1.000 AP-1 errepidetik igarotzera behartzen baditugu. Horrela, errepideen finantziazioaren arazoa konponduko da, alabaina, 8 milioi euro bilduko dira".

Bestalde, EAJren batzarkide taldeak, hainbat galdera aurkeztu ditu erregistroan. Bertan, Mugikortasun eta Bide Azpiegituretako diputatuari Gipuzkoako etxeetara igorritako liburuxkaren informazioa zehazteko eskatu diote.

Ildo beretik, jeltzaleen batzarkide taldearen iritziz, zentzugabekeria da krisialdian Gipuzkoako etxeetarako horrelako liburuxka bidaltzea eta, beraz, lan horren kostua ezagutu nahi du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak