Pello Zabalak azken 46 urteotako datuak batuta dauzka eta aurtengo apirila izan da bederatzigarren euritsuena.
Abendua ere euritsua izan genuen. Apirilean baino euri gehiago zenbatu zuten Arantzazun, 282 guztira, baina ez zuen horrenbeste egunetan egin euria.
Neguko beste hilabeteei dagokienez, urtarrilean, 164 litro jaso ziren metro koadroko Arantzazun; otsailean, 86 eta, martxoan, 101.
Martxoko bigarren hamabostaldian, udaberri-udako eguraldi eguzkitsua izan genuen eta apirilean, ostera, negu-negukoa, egun euritsua, ilun eta freskoekin.
Maiatza zelakoa izango den galdetuta, Pello Zabalak dio "dotore samarra, polita", izango dela. Atzokoaren, maiatzeko lehen egunekoaren, tankerakoak izango direla hil honetako egunak: ostarte eta urdin gune zabalekin, nahiz eta euri zaparradak ere botako dituen, han hemenka.