Gidatutako dantzaldi irekia da Herrixa Dantzan, Euskal Herriko eta oro har Europa osoko dantza tradizional ludikoekin osatutakoa (sokan, borobilean, bikoteka... denetarik). Helburua, adin ezberdinetako herritar soilak dantzan elkarrekin gozatzea.
Arrasate
- Zer: Saio berezia kalean. Ohi bezala, sarrera doan eta parte-hartzea libre
- Noiz: Maiatzak 5, zapatua.
- Ordua: 19.00.
- Non: Seber Altube plaza.
- Antolatzailea: Harreman hirugarren mundu taldea (XIV. Elkartasun Eguneko egitarauaren barne).
Bergara
- Noiz: Maiatzak 6, domeka.
- Ordutegia: 18:00-19:00: Ume eta gurasoak elkarrekin dantzan. 19:00-20.30: Ohiko saioa berezia izango da: Aiko taldearen CD berria dantzatuko dugu, eta dantzan.com-en aldeko Commando Dantzan ekimenaren barruan, bideo grabaketatxoa egingo dugu.
- Non: Zabalotegi aretoa.
- Antolatzailea: Bergarako Udala.
Eskoriatza
- Zer: Saio bereziak kalean. Parte hartzea libre. Musika zuzenean Jainaga eta Narbaiza bikoteaz.
- Noiz: Maiatzak 6, domeka, Atxorrotz eguna.
- Dantza gidaria: Ane Alberro (Beheko Errota Musika Eskolako dantza irakaslea).
- Ordua: 18.00.
- Non: plazan.
- Antolatzailea: Eskoriatzako Udala (Atxorrotz Eguneko egitarauaren barne).
Eskoriatza
- Zer: Herrixa Dantzan ohiko saioa, baina plazan.
- Noiz: Maiatzak 12, zapatua: Aitzorrotz Kultur Elkartearen Eguna.
- Ordutegia: 13:15-14.30
- Non: Plazan.
- Antolatzailea: Aitzorrotz Kultur Elkartea.
- Laguntzaileak: Beheko Errota Musika Eskola, Eskoriatzako Udala.
- Oharra: Mundumira jaia izango dela-eta, egutegian aurreikusita zegoen maiatzaren 20ko saiorik ez dugu egingo. Hain zuzen, maiatzaren 12ko saioa izango da haren ordezkoa.