Arduradunentzako e-Direktiboak programa abian dago

Leire Kortabarria 2012ko apirilaren 28a

Adegi patronalak e-Direktiboak programa berriz abian ipini du. Ardura postuetan gutxienez bi urteko esperientzia duten profesionalei zuzenduta dago, eta lidergoan eta pertsonen garapenean dituzten gaitasunak hobetzen lagunduko die.

Adegik 2002 ezkero egiten ditu enpresaburuak formatzeko programa, eta 290 gerente, zuzendari orokor eta enpresaburutik gora prestatu ditu.

Ikasteko sistema malgua du e-Direktiboak programak, eta norberari egokitzen zaio, edukietan eta denboran. Hiru zutabetan oinarritzen da: bakoitzak bere aldetik lantzen ditu edukiak; taldeka lan egiten da ere; eta sare-formakuntza ere ematen du, adituek gidatutako foro, tailer, tertulia eta antzeko formatuekin.

Zuzendarientzako tresnak

Pertsonen garapenaren garrantzia azpimarratzen du Adegik: "Zuzendariek erakundeko pertsonak kudeatu ditzakete; negozioarekin bateragarriak diren balio eta konpetentzia-ereduak ezarri; eta hainbat politika ezartzen laguntzen duten tresnak eta teknikak ezagutarazi".

Lidergoari dagokionez, honela definitzen du Adegik: "Ingurukoendako bisio bat sortzeko, hura egia bihurtzeko eta denboran hari eusteko abiapuntua da". Horretarako, "lehenengo norberarengan eragin behar da, eta gero, ingurukoengan", esaten du Adegik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak