Eustatek Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiekin lankidetzan egin duen Errenta Pertsonal eta Familiarraren Estatistikako datuak dira, eta erakundeak gaur argitara eman dituenak.
Ikerketa horren arabera, EAEko batez besteko errenta pertsonala 19.631 euro izan zen 18 urteko eta gehiagoko biztanlerian, hiru urte lehenago baino %13 gehiago. Gipuzkoak izan zuen errenta pertsonalik altuena, 20.270 euro; gero Arabak, 19.657; eta azkenik Bizkaiak, 19.241. 2006tik aurrera begiratzen bazaio lurralde-bilakaerari, Gipuzkoan handitu zen gehien errenta, %15,9; Araban ondoren, %14,4, eta Bizkaian %11.
Errenta pertsonala, 15.391 euro
2009ko errentaren mediana -biztanleria bi zati berdinetan banatzen duen adierazlea- 15.391 euro izan zen 2009an. Beraz, EAEko biztanle adin nagusien erdiek urteko 15.391 eurotik gorako batez besteko errenta pertsonala izan zuen; beste erdiak, aldiz, hortik beherakoa.
Errenta erabilgarria kontuan hartuta, hots, guztizko errentari errentaren gaineko zerga eta langilearen konturako gizarte-kotizazioak kenduta, badira aldeak hiru lurraldeen artean. Izan ere, erkidego guztirako errenta erabilgarria 16.808 euro da; Gipuzkoakoa 17.432, Arabakoa 16.891 eta Bizkaikoa 16.411.