Denis Itxaso PSE-EEko Gipuzkoako Ingurumen idazkariak jakinarazi du, bestalde, Bizkaiak moduan, Segovia, Soria eta Burgosek ere ezezkoa eman diotela Gipuzkoako hondakinak hartzeko eskaerari. Bere esanetan, horiek ziren Gipuzkoak esku artean zituen aukerak lurraldean jaso ezin dituen hondakinentzako.
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburu Pilar Unzaluk, bere aldetik, "kezka handia" azaldu du Gipuzkoako hondakinen kudeaketaren inguruan.
Hondakinen kudeaketarekin lotuta, azkenik, Europako Parlamentuko Ingurumen Batzordeak zabortegiak eta errauste plantak baztertzeko, eta zaborrei bestelako irtenbide batzuk emateko eskatzen duen txosten bat onartu zuen atzo.