Baja eragiten duten %9,6 lan-istripu gutxiago izan zen iaz

Leire Kortabarria 2012ko apirilaren 26a

Gipuzkoako lan-ezbeharren kopuruaren gaineko txostena egin du Adegik, Lan-arriskuak Prebenitzeko Fundazioak finantzatuta. Horren arabera, baja eragiten duten 993 lan-istripu gutxiago izan zen iaz 2010ean baino (-%9,6).

Lan-istripu gutxiago izan da 1.000 langileko ere: %9,2 gutxiagorekin, 1.000 langileko 40,7 lan-istripu daude (55,8 2008an,  46,2 2009an eta 44,88 2010)ean. Gainera, %14 istripu larri gutxiago eta %9,6 istripu arin gutxiago izan ziren. Hala ere, langile gehiago hil zen: 15 heriotza izan ziren.

Sektoreka, eraikuntzan %22,5 istripu gutxiago izan ziren; zerbitzuetan, %9,3 gutxiago, eta industrian, %5,6 gutxiago. Lan-heriotza gehiago izan zen eraikuntzan (2 heriotzatik 4ra) eta zerbitzuetan (3tik 8ra).

Txostenak dioenez, lan-ezbehar kopurua progresiboki  txikituz joan da, eta hamarkadako minimoetan dago, 2001eko indizetik oso gertu. Gainera, Gipuzkoa da lan-ezbehar gutxien dituen lurraldea.
 
Adegiren iritziz, "Gipuzkoako enpresek ekoizpen-jarduerek berezko dituzten arriskuen ondorioei eusteko egiten dabiltzan ahaleginak bistaratzen dituzte emaitzek".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak