Herri ekimeneko euskal hedabideak, Jaurlaritzari diagnostikoa aurkezten

Eneko Azkarate Laspiur 2012ko apirilaren 25a

Herri ekimeneko euskal hedabideek duela hilabete pasatxo aurkeztu zuten sektorearen diagnostikoa eta erronka komunak biltzen dituen dokumentua, eta gaur Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu Blanca Urgell-ekin eta Hizkuntz Politikako sailburuorde Lurdes Auzmendirekin izan dira. Goiena kide den Tokikom enpresa ere bertan izan da.

Sektorearen izenean Argia-ko zuzendari Xabier Letona, Berria Taldeko hedabideen arduradun Iban Arregi eta Tokikom-eko (Goiena kide da) lehendakari Mikel Irizar izan dira, eta Jaurlaritzari hausnarketa mahai bateratua osatzeko eskatu diote, eta besteak beste honoko eskaera zehatzak ere jarri dizkiote mahaiaren gainean: diru laguntza politika aldatu eta hitzarmen eredua ezar dezala, sektorean inbertsioak eta garapena susta ditzala eta publizitate instituzionalaren banaketan hizkuntz irizpideak pisu handiagoa izan dezala. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak