Errenta aitorpena euskaraz

Aketz Zubia 2012ko api. 25a, 13:43

Debagoieneko udalek errenta aitorpena euskaraz egiteko deia egin nahi diete herritarrei. Horretarako, argibideak eta lagungarria izan daitekeen hiztegitxo bat kaleratu berri dituzte.

Euskararen aldeko normalkuntza planarekin jarraituz, Antzuola, Aramaio, Aretxabaleta, Arrasate, Bergara, Elgeta, Eskoriatza eta Oñatiko udalek martxan jarri dute errenta aitorpenaren kanpaina. Aurreko urteekin alderatuz, errenta aitorpena euskaraz egiten dutenen kopurua handitzen dihoala adierazi dute, gainera. Izan ere, zenbait herritan kopuru hori bikoiztu ere egin da; hori da, hain justu, Elgetako eta Oñatiko kasua.

Bilakaera herriz herri:

Antzuolan %18tik (2007an) %28ra (2010ean)

Aretxabaletan %10etik %15era

Arrasaten %7tik %11ra

Bergaran %10etik %15era

Elgetan %11tik %22ra

Eskoriatzan %6tik %9ra

Leintz Gatzagan %11tik %17ra

Oñatin %8tik %16ra

Debagoienean %9tik %14ra

Aramaion %10etik %15era

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak