Fagor Automation, pozik AEBetako Westec azokatik

Leire Kortabarria 2012ko apirilaren 25a

Fagor Automation kooperatibak Estatu Batuetako merkatuari aurkeztu dio CNC 8065 delako soluzio aeroespaziala. Los Angelesko Westec 2012 azokan izan da hori.

Fagor Automationeko salerosketa arduradun Todd Draneren esanetan, "Westec azoka teknologia handiko produktu bat erakusteko leku onena da, ez bakarrik azokak erakartzen duen bisitari kopuru handiagatik, baita Kalifornia hegoaldean dauden aeroespazio arloko bezeroen garrantzi estrategikoagatik ere".

Martxoaren 27tik 29ra egin zen Westec azoka, eta 500 soluzio-hornitzaile baino gehiago joan ziren. Denon artean, 200 makina-erreminta eta berritasun teknologiko aurkeztu zituzten. Horrela bada, AEBetako mendebaldeko kostako ekoizpen-teknologiaren topagune handiena da Westec.

CNC 8065 soluzioaz gain, Fagorrek CNC produktuen 8055 familia eta erregulazio digital eta motor sistema batzuk aurkeztu zituen.

Kanal askotako Fagor 8065/8070 CNCak bezero askoren arreta piztu zuen. Era berean, aeroespazial arloko enpresa handi batek CNC 8070 duten bere makinek Fagor Automationen Konpentsazio Bolumetrikoa erabiliko zuela esan zuen.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak