Arau berriaren arabera, "erabiltzailearen ordainketa bere errenta mailaren araberakoa izango da eta hori, gehienez, urtero berrituko da". Hala, urtean 100.000 euro baino handiagoko errenta dutenek sendagaien %60 ordaindu beharko dute; 18.000 eta 100.000 euro bitarteko errenta dutenek, %50; eta 18.000 eurotik beherako errenta dutenek, berriz, %40.
Osasun erreformaren helburua da 7.000 milioi euro aurreztea, Espainiako gobernuaren arabera.