Bizkaiko ahaldun nagusiak iragarri du ez dutela luzatuko Gipuzkoako zaborra jasotzeko hitzarmena

Goiatz Arana Begiristain 2012ko apirilaren 24a

Igorrera (Bizkaia) urtean 25.000 tona zabor eramatea ahalbidetu du akordio horrek eta ekainaren 12an amaituko da. 'Europa Press' informazio agentziak jaso du albistea, Jose Luis Bilbao Bizkaiko ahaldun nagusiak 'Onda Vasca' irratian egindako adierazpen batzetan oinarritut.

Bilbaok adierazi du "aurreko Gipuzkoako Foru Aldundiak garatutako zaborraren gaineko osoko plana martxan jartzeko baldintzarekin" izenpetu zutela hitzarmena, baina "Bilduk Batzar Nagusiek onartutako kudeaketa eta inbertsio planak gelditu" egin dituela. Hori dela eta, akordioa ez luzatzea erabaki dute.

Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoak martxoaren 30ean egin zion eskaera Bizkaiko Diputazioari, Igorreko zabortegira 25.000 tona hondakin eraman ahal izateko 2013ko ekainera bitartean.

Eusko Jaurlaritzak kezka agertu du, Gipuzkoako zabortegiak betetzear eta hondakinak kudeatzeko plana kolokan daudela ikusirik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak