Jarduera hauek, Kontsumobideren Merkatuen Kontrol eta Ikuskaritza Unitateak egin zituen. Unitate hau EAEren kontsumitzaileen eskubideak babesteko administrazio-organo gorena da eta, jarduera hauen bidez, inportatutako produktuen ikuskaritza eta kontrola egiten nabarmen lagundu dute.
Euskal Autonomia Erkidegoan 2011n egindako jarduera guztien %77 ehunez egindako produktuak, oinetakoak eta osagarriak izan ziren; %11 jolasak eta jostailuak; beste %11, altzariak; eta geratzen den %11, material elektrikoa.
Hala ere, atzera bota zituzten produktu gehienak jostailuak izan ziren: lehendabizi, zibak; jarraian, tamaina txikiko pelutxeak; aho-soinuak eta txirulak; eta beste batzuk. Gainerakoak, kontrolatutako 256.000 aleren %90 baino gehiago atzera bota zituzten hutsa zuzendu edo alerta-sareari jakinarazi arte.
Produktuen kontrola
Kontsumitzaileen esku jarritako produktu eta zerbitzuek, indarrean dagoen legeriak exijitzen dituen etiketatze, informazio eta segurtasuneko baldintzak betetzen dituztela konprobatzea da, hain zuzen ere, Kontsumobideren oinarrizko helburuetariko bat. Horrez gain, osasunerako edo segurtasunerako arriskutsuak izan daitezkeen produktuak aurkitu eta kontrolatzeaz arduratzen da.