Urkuluko urtegia goraino beteta dago, Gipuzkoa gainerako urtegiak eta Ulibarri bezala. Hain justu ere, Urkulu dago %99,85ean beteta. 10 milioi metro kubiko ur har ditzake Urkuluk eta, esan bezala, gutxi geratzen zaio kapazitate osoa edukitzeko. Apiril euritsua izaten ari da aurtengoa, neguan egin ez duen ia adina egin du apirileko egunotan. Joan zen astean Urkulu zegoen %95ean beteta. Astebetean gora egin du ur mailak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.