Egungo krisi egoeraren testuinguruan, Lanetik proposamenak berrikuntza eta enpresa eta gizartearentzat aurrerabide mapa gisa jokatu nahi du, Baketik-en esanetan: "Mundu bidezkoago bat bultzatzea, ekonomia eta garapen eredu zentzuzkoak eta jasangarriak sustatzea ditu xede".
Lehendabiziko programa: 'Ostiralak Arantzazun'
Ostiralak Arantzazun deituriko formazio-proposamena aurkeztu berri dute da eta, lehen jardunaldi honetan, maiatzeko lau ostiraletan garatzeko asmoa dago: lehenengo hirurak goizez, eta azkenekoa goizez eta arratsaldez.
Programa hau enpresa-munduarekin harremana duten pertsonentzat eta hobekuntza pertsonalak, korporatiboak edo sozialak bilatu nahi dituzten pertsonentzat zuzendua dago, bereziki.