Hala ere, oraingo asteburuan sailkapenean ondo-ondoan dagoen Trintxerperi irabazita eskuratuko lukete erabateko lasaitasuna (domeka, 16:30). Hori bakarrik ez, ahalik eta ondoen amaitu nahi dute denek. Bergarak ere asmo horrekin jokatuko du Ondarroan, eta Aretxabaletak lehia polita izango du Real Unionen kontra.
Mondra liderraren etxera
Mondrak beste motibo batzuengatik merezi du arreta eskaintzea. Hondarribiaren kontrako garaipenaren ostean, asteburuan bizirik irten nahi dute Anaitasunaren zelaitik (zapatua, 16:30); posible dela sinistuta daude.