Egunean zehar izango diren zinea, argazkigintza eta musika emanaldien bidez, Arantzazu Afrikarekiko topaleku bihurtu nahi dute antolatzaileek. Jardunaldiak 10:30ean hasiko dira Lucky laburmetraia eta Garbage dreams luzemetraiarekin. Proiekzio horiek bukatuta, solasaldia izango da Marion Berger-en eskutik eta ondoren musika, afrikar dantza eta perkusioa.
Bazkaria Arantzazu hotelean antolatu dute (10 euro pertsonako) eta bazkalosterako beste proiekzio batzuk daude aurreikusita: La femme seule laburmetraia eta Los pasos dobles luzemetraia.
Arratsalde parterako eta topaguneari amaiera emateko, 18:15ean Isaki Lacuesta zuzendariarekin solasaldia izango dela adierazi dute antolatzaileek.
Erakusketak
Aipatutako ekitaldiez gain, topagunearekin erlazionatutako erakusketak ere antolatu dituzte. Prosalusek egindako Afrika eta Milurteko Garapenerako Helburuak Oñatin ikusgai egongo da eta Javier Pradiniren Afrikako aurpegiak ordea topagunean bertan.