Arrasateko Dragoikoak, eskolarteko gimnasia erritmiko txapelketan Bergaran

Aketz Zubia 2012ko apirilaren 19a

Eskolarteko B mailako gimnasia erritmiko txapelketaren bigarren fasea jokatuko da larunbatean Bergarako Labegaraietako kiroldegian. Ekitaldiak bi saio izango ditu, goiz eta arratsaldez.

Goizeko saioa 10:00tan hasiko da eta alebin eta infantilak bakarka zein taldean lehiatuko dira. Eta saio honi amaiera emateko, Arrasate Dragoi gimnasia taldeko aerobik taldekoek erakustaldia egingo dute.

Arratsaldeko saioari 16:45etan emango zaio hasiera eta Arrasate Dragoi gimnasia taldeko 37 gimnastak, Benjamin Topaketan lehiatuko dira.

Kanpazar harrobiko laguntzarekin, Arrasate Dragoi Gimnasia taldetik honako hauek parte hartuko dute:

  • Alebinak Taldeka (3 pelota / 2 esku libre): Araitz Altube, Maialen Diaz, Leire Elizaran, Ane Gorosabel, Maite Iraeta.
  • Infantilak Taldeka (5 uztai): Andrea Hernandez, Alba Rebuelta, Amaiur Mendizabal, Maitane Ugarte, Eneritz Lage.
  • B Infantilak Bakarka (uztaia): Maialen Gallardo.

Aerobiken:

  • Infantil mailako Taldea: Ane Fernandez, Maite Oliden, Maitane Ugarte, Mirentxu Amozarrain.
  • Infantil mailako Bikotea: Maialen Gallardo, Mirentxu  Amozarrain.
  • Bikotea (5.nibela): Nerea Otxoa eta Olatz Fernandez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak