Jardunaldi bakoitzak bi ordu inguru iraungo du eta, horietan, fakultate bakoitzak bere eskaintza akademikoa eta titulazioak zehatz-mehatz aurkeztuko ditu.
Titulazioen koordinatzaileekin solasean aritu eta zalantzak argitu, MUren instalazioak bertatik bertara ezagutu eta unibertsitatean gaur egun garatzen ari diren proiektu batzuk ezagutu ahalko dira jardunaldietan.
Ate Irekien Jardunaldiak Mondragon Unibertsitatea bertatik bertara ezagutu nahi duten etorkizuneko unibertsitariei zein guraso eta irakasleei zuzenduta daude.