Izenematea datorren astelehenean zabalduko dute, apirilaren 23an, eta maiatzaren 31ra arte izango da horretarako aukera. Gehienez 300 lagun onartuko dituzte, eta www.kirolprobak.com webgunean egin daitezke izenemateak (federatuek 20 euro, ez federatuek 25 euro).
Bi ibilbide
Antolatzaileek azpimarratu nahi izan dute ez dela mendi lasterketa bat eta, martxa honen xedeari kasu eginez, ez dela sailkapenik izango.
Aurten ere bi ibilbide izango dira, bakoitzaren sasoiaren araberakoak: Mari (43km) eta Azpiko (36km).
Ibilbideen inguruko xehetasun edo informazio gehiago, Besaideren webgunean.