Guztira hamar film labur aukeratu ditu Aukeraketa Batzordeak eta horretatik bi sarituko ditu Ikus-entzunezko alor profesionaleko adituek osatuko duten Epaimahai Ofizialak: alde batetik, euskarazko film labur onenari 1.000 euroko saria emango diote; eta, beste alde batetik, film labur onenari 600 eurokoa. Publikoaren saria ere izango da, izan ere, hamar film labur finalistak jaialdian emitituko dira eta aretoan bertan egingo den bozketaren ondoren jakinaraziko da irabazlea; 400 euroko saria jasoko du. Maiatzaren 10ean, jaialdiaren azken egunean, egingo da sari banaketa ekitaldia.
Hamar finalistak
- Ekaitza (Alberto Gastesi)
- Ismalia (Xabier Cereceda-Hoz)
- Zeinek gehiago iraun (Gregorio Muro)
- Superzebraman (Javier Urtasun)
- Istmo (Alberto Gastesi)
- Dicen (Alauda Ruiz de Azua)
- Garaipena (Esteban Ramos)
- No se qué hacer contigo (Miguel Campión)
- She’s lost control (Haritz Zubillaga)
- Por los camareros (Javier Etxaniz-Gregorio Muro)
Film laburren kartelak ikusteko, klikatu hemen.
Euspot Euskarazko Spot Lehiaketa
Aurtengo edizioak berrikuntza ugari izan ditu. Horien artean nabarmenena Euspot Euskarazko Spot Lehiaketa, Mondragon Unibertsitatearekin batera, Aretxabaletako Udalak eta Arteman Komunikazioa kooperatibak bultzatu dutena. Huhezinema jaialdiaren antolakuntzan ikasleak aritzen dira eta aurten hamabi ikasleko taldea aritu da horretan, Iban Del Campo irakaslearen koordinaziopean.