7, 10 eta 15 egunetako egonaldiak egin ahal izango dira eta helburua da gazteen aisialdia modu aberasgarrian erabiltzea. Aurten, gainera, egonaldi bereziak izango dira: ur kirolak praktikatzeko aukera, Maulen; Surf egiteko, Zarauten; eta antzerkia lantzeko, Hondarribian.
Eskaintza hiru ataletan banatzen da:
- 180 plaza zenbait autonomia erkidegorekin batera koordinatzen dira (Madril, Extremadura, Gaztela eta Leon, Gaztela-Mantxa, Murtzia eta Nafarroarekin) eta gaztelaniaz egingo dira lekuko gazteekin nahastuta.
- 250 plaza euskarazko udalekuetan izango dira (Andaluzia, Araba, Zuberoa, Menorca, Alicante eta Valentzia).
- 14 plaza frantsesez egingo den udalekuan, Pirineo Atlantikoetako departamentuan.
Askotariko ekintzak txanda guztietan
Txanda guztietan mota desberdinetako ekintzak egingo dira, abentura jarduerez gainera kulturalak eta ludikoak: mendi irteerak, eskalada, kanoiak jaistea, piragua, bela, urpeko igeriketa, raftinga, malabarismoa, antzerkia...
Izena emateko epea apirilaren 24an itxiko dute. Gazteek bakarka edo gehienez hiru laguneko taldeka egin dezakete eskaria www.gipuzkoa.net/oporaldi helbidean edo kanpainan parte hartzen duten bulegoen bitartez: Arrasaten 943 25 20 65 zenbakian; Bergaran, 943 77 91 60 zenbakian; Eskroiatzan, 934 71 46 88 zenbakian; eta Oñatin, 943 71 82 57 zenbakian.
Zozketa bidez
Lekuak zozketa publikoaren bidez eta notarioaren aurrean esleituko dira. Emaitzak maiatzaren 8tik aurrera jakinaraziko dira kanpainan parte hartu duten bulegoetan eta Interneten.
Zozketan plaza lortu dutenek behin betiko izen ematea maiatzaren 10tik 18ra egin behar dute. Etxean postaz jasoko duten ordainagirian jarritako kuota ordaindu behar dute, eta, gainera, izen ematea gauzatzeko eskatzen diren agiriak ere adieraziko dira.