Lasterketan (5 kilometro korrika, 20 bizikletan, eta beste 2,5 korrika) Arnaiz hasieratik jarri zen talde-buru. Haren taldekide Rozas, Migel Otaegi, Gorka Bizkarra eta Nacho Muller izan zituen kontrario indartsuenak. Bizikletako tartean Iker Rozasek atzetik aurrera egin zuen indartsu, eta Aretxabaletakoarengana gerturatu bazen ere Arnaizek ondo eutsi zion.
Hemen dituzue Aretxabaletakoaren hurrengo helburuak. Espainiako Txapelketan lehiatuko da taldeka, eta Azkoitiko duatloiaren ostean triatloietan hasiko da buru-belarri.