Sei taldek jokatu dute infantilen Debagoieneko futbol txapelketa

Oihana Elorza Gorostiza 2012ko apirilaren 15a

Eibar Mondra baino gehiago izan da finalean, baina jokalariak lehialtasunez jokatzea zen helburua eta lortu dutelako pozik daude antolatzaileak.

Sei taldek hartu dute parte asteburuan Aretxabaletako Ibarra futbol zelaian jokatu den infantil mailako Debagoieneko futbol txapelketan: Leintz Kirol Elkarteak, UDAk, Bergarak, Aloña Mendik, Mondrak eta Eibarrek. Azken biak heldu ziren finalera eta Eibarrek irabazi zuen txapelketa, baina hori ez zen hain garrantzitsua. "Helburua zen jokalari denak lehialtasunez, giro onean, jokatzea, eta horrelaxe izan da. Joku zikinik gabeko txapelketa izan da eta oso pozik gaude", aitortu du txapelketa UDArekin batera antolatu duen Smash enpresako Jon Ander Azkoitiak. "Txapelketak jarraipena izatearen alde dago gainera UDA", jarraitu du Azkoitiak.

Zapatuko eta domekako zaparradek ez dute txapelketa zapuztu, ez harmailetako giroa ezta berdegunekoa ere. "Aupa Josu", "aurrera Xabi", "baloia gurea da", oihuka ikusleak batetik, eta bostekoak eta besarkadak bestetik jokalari guztien artean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak