Bi autok elkar jo dute Antzuolan

Oihana Elorza Gorostiza 2012ko apirilaren 16a

Bi autok elkar jo zuten atzo eguerdian Bergaratik Antzuolarako bidean. Autoetako bat malkarrean behera erori zen, errekara, eta suhiltzaileak ibili ziren barruan zihoazen lagunak autotik ateratzen, Herrizaingoak emandako datuen arabera. Erreskate lanak bukatuta, gizonezko bat eta emakumezko bat zaurituta eraman zituzten Arrasateko ospitalera. Autoa maldatik ateratzea ere lortu zuten azkenean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak