Elurra dihardu Kurtzetan

Leire Kortabarria 2012ko apirilaren 15a

Gaurko eguraldia euria eta, leku altuenetan, elur zertxobait ere uzten dabil. Hala, elurra dihardu orain Kurtzetan, irakurle batek bidalitako argazkiak erakusten duen moduan.

Arratsalderako, eguraldiak hobetzera egingo du, Euskalmet-en arabera. Orain, elur-kota 700-800 metro inguruan dago eta 900-1.100 m-ra igotzen doa. 

Arratsalde-gauean 800-900 metrora jaitsiko da eta gauean 700-800 metrotan kokatuko da. Trumoi-ekaitzak eta txingorra botatzeko arrisku handia dago.

Biharko, 700-800 metroko elur-kota eta prezipitazio txikia iragartzen ditu Euskalmetek EAErako. Martitzenean, hobetu egingo da; arratsaldean oso hodeitsu edo estalita egongo da eta prezipitazio txiki-ertaina egingo du, baina elur-kota igo egingo da eta 1.200-1.400 m inguruan kokatuko da egunaren azken orduetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak