Mondragoneko Kongresu Kooperatiboko Batzorde Iraunkorrak, Agustin Markaide buru zela, Josemi Arregi, Mikel Zabala, Iñigo Ucin eta Fabian Bilbao izendatzea erabaki du, Osagaien, Industria Automatizazioaren, Makina-Erremintaren eta Etxerakoen Dibisioetako presidenteordeak izateko, hurrenez hurren.
Josemi Arregik datorren maiatzaren 1ean estreinatuko du kargua Osagaien Dibisioaren gidaritzan, eta Manu Berazaren ordez arituko da, Berazak aurreko hilean erretiroa hartu eta gero. Horrenbestez, Arregi bere ibilbide profesionalean denbora gehien eman duen Dibisiora itzuliko da, azken urteetan Industria Automatizazioaren Dibisioko lehendakariorde aritu bada ere.
Mikel Zabala orain arte Mondragoneko zentro korporatiboaren Gestio Sozialeko zuzendaria zen. Maiatzaren 1etik aurrera Industria Automatizazioko Dibisioko lehendakariorde lanetan hasiko da. Zabalak Industria Automatizazioko Dibisioko lehendakariorde lanak eta Gestio Sozialaren zuzendaritza nagusikoak bateratuko ditu.
Iñigo Ucinek 2012ko irailaren 1ean ekingo dio Makina-Erremintaren Dibisioko lehendakariorde agintaldiari, Rafael Barrenetxearen ordez, horrek erretiroa hartu du-eta.
Fabian Bilbao, Fagor Etxetresna Elektrikoen Taldeko zuzendari nagusia, berriz, Etxerakoen Dibisioko lehendakariorde berria izango da, uztailaren 1etik aurrera. Karguan Txema Gisasolaren ordez jardungo du, hori Korporazioko Kontseilu Orokorraren lehendakaritzan hasiko baita.