"Historia crítica de la guerra de Euskadi (1936-1937)" liburua aurkeztuko du Intxorta 1937 kultur elkarteak

Oihana Elorza Gorostiza 2012ko apirilaren 12a

Pablo Beldarrain Olaldek idatzitako liburua da eta euskal bataloiak borroka egiteko zituzten baliabideak eta indarrak jasotzen ditu lehen eskutik, besteak beste. Idazlearen alarguna eta seme-alabak egongo dira aurkezpenean. Gainera, Pako Etxeberriak, Aranzadi Zientzia Elkarteko presidentea, gudarien petrinetan aurkitutako gerriko-belarriei buruz berba egingo du. Hlaren 19an aurkeztuko dute liburua, Elgetako Espaloia antzokian, 13:00etan.

1936ko Eusko Jaurlaritzako anagramadun gerriko-belarri horiek gudariek erabiltzen zituzten. Horietako bi faszistek fusilatutako bi gudarien petrinetan ageri ziren, Elgetan, 2004ko ekainean Aranzadi Elkarteak, Intxorta 1937 Kultur Elkarteak lagunduta, gorpuak lurpetik ateratakoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak