Boluntarioak lortzeko egindako hilabeko kanpainan gutxienez 30 boluntario lortzea zuen helburu Izeba proiektuak, 39 lortu ditu eta "balorazio oso positiboa" egin du Baketik-ek. Izeba proiektua Baketik zentroak eta Gipuzkoako diputazioak 2009an sinatutako hitzarmena da eta bere helburua da adingabe atzerritarren eta baita bertako adingabeen izeba-osaba izateko prest dauden pertsona edo familia boluntarioen sarea osatzea.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.