Lourdesko erromesaldirako dirua batuko dute asteburuan

Oihana Elorza Gorostiza 2012ko apirilaren 12a

Gipuzkoako eliza eta parrokietako atarietan egingo dute diru bilketa zapatuan eta domekan, 2012ko Lourdesko erromesaldian parte hartuko duten gaixoen gastuak ordaintzeko. Urtero 300 gaixo inguruk hartzen dute parte. Aurtengo erromensaldia ekainaren 1etik 4ra egingo dute, Jose Inazio Munilla Gipuzkoako gotzaina buru dutela. Joan gura dutenek, izena eman behar dute Lourdesko Hospitalitateak Donostian duen egoitzan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak