Independentistak sareak Iruñeko Aberri Eguna mugarri izatea nahi du eta ospakizunak "jendetsuak" eta "esanguratsuak" izan behar direla diote antolatzaileek. Izan ere, diote azken hilabeteetan irekitzen ari den aro politiko berriak “ilusio handia” piztu duela.
Manifestazioa eguerdiko 12:00etan abiatuko da Golem zinema aretoetatik eta ekitaldi nagusia Sarasate pasealekuan izango da eguerdiko 13:00ean. Ondoren, bazkaria eta kontzertuak izango dira.
Antolatzaileek dei egin dute zerbait berdea janzteko.
EAJk, Bilbon
EAJk, ostera, Bilbon egingo ditu ospakizunak. Esan dute aurtengo ekitaldia "inolako bortxakeriaren mehatxurik gabe" egin ahal izango dela ETAk iazko urriaren 20an bere jardun armatua bukatu duela iragarri zuelako eta hori "urrats handitzat" du EAJk.
Alderdi jeltzalearen ekitaldia Plaza Barrian izango da eta Iñigo Urkullu EBBko buruak emango du hitzaldia 11:30etatik aurrera.