Musika
Antzuolan: Txistulariak kalean barrena. Txistulariak kalean barrena ibiliko dira ohiko ibilbidearekin.
Apirilaren 8an eta 15ean, domeka, kalean zehar, 10:00etan.
Arrasaten: Izate. Kooltur Ostegunak ekimenaren barruan Izate taldeak joko du. Ziburukoak dira eta Gure negu hotzak da taldearen azken lana. Iaz kaleratu zuten bigarren lan hori. Donibane Lohizune eta Ziburuko gaztetxeko girotik ateratako taldea da. Hardcore melodikoa egiten dute.
Apirilaren 12an, eguena, 22:00etan, gaztetxean.
Eskoriatzan: Rafa Rueda. Emanaldi akustikoa eskainiko du mungiarrak Enaren geometria izeneko lan berria aurkezteko.
Apirilaren 13a, egubakoitza, Inkernu tabernan, 22:30ean.
Dantza
Eskoriatzan: 'Herrixa dantzan'. Patxi Monterok gidatuta, hirugarren saioa egingo dute.
Apirilaren 15ean, Unibertsitatean, 18:30ean.
Irteera
Elgetan: Bisita gidatua lubakietara. 75. urteurrena dela-eta, apirilean domekero egingo dituzte bisita gidatuak. Prezioa bost euro da. 6 urtetik beherakoak doan eta 6-16 urte bitartekoendako bi euro. Ezinbestekoa aurrez izena ematea. 943 79 64 63 edo 943 71 89 11 zenbakira deitu beharra dago txanda hartzeko.
Apirilaren 15a, domeka, Espaloiko Interpretazio Gunetik irtenda,10:00etan.
Zinema
Aretxabaletan: 'Viaje al centro de la tierra 2' filma. Ume eta gazteek Viaje al centro de la tierra 2 filma izango dute apirilaren 14an eta 15ean.
Apirilaren 14a, zapatua, Arkupeko Zaraia aretoan, 17:00etan.
Aretxabaletan: 'Jane Eyre' filma. Zineklubaren barruan Jane Eyre filma emango dute. Sarrera, 4 euro.
Apirilaren 12a, eguena, Arkupeko Zaraia aretoan, 19:30ean.
Arrasaten: 'The artist'. Jean Dujardin eta Berenice Bejo antzezleak protagonista dituen film mutua, zuri-beltzean. 1927. eta 1932. urteetan Hollywooden girotutako filma da eta zinema mutuko izar baten amodio istorioa kontatzen du zinemara soinua sartu zen garaietan. Bost Oscar sari jaso zituen azken edizioan.
Apirilaren 14ean 19:30ean eta 22:00etan; apirilaren 15ean 19:30ean eta apirilaren 16an 20:30ean.
Aretxabaletan: 'El invitado' filma. Daniel Espinosa zuzendariaren eta Denzel Washington eta Ryan Reynolds aktore ezagunak protagonista dituen El invitado filma izango dute helduek apirilaren 13tik 16ra bitartean. Hona ordutegia: egubakoitza eta zapatua (4 euro) 22:00etan, domeka (4 euro): 19:30ean, astelehenean (2 euro): 16:00etan.
Apirilaren 13tik 16ra, Arkupeko Zaraia aretoan.
Arrasaten: 'Animals United' (3D). Haurrentzako animaziozko filma. Euren jatorrizko habitata uztera behartuak, oilar bat buruzagi moduan duen animalia talde batek erdoildutako bainera baten zeharkatu beharko du ozeanoa.
Apirilaren 14an eta 15ean, 17:00etan.
Erakusketak
Arrasaten: 'Pinturas Iñíguez colección'. Olio teknikarekin egindako paisaiak nagusiki. Datorren domeka izango da azken eguna.
Hilaren 15era arte, Harresi aretoan.
Aretxabaletan: Hondakinak. Hondakinen kudeaketa egokiari buruzko erakusketa egongo da Arkupen. 11:00etatik 13:00etara astean zehar eta zapatuetan 18:00etatik 20:00etara. Domeketan itxita dago aretoa.
Apirilaren 30era arte, Arkupen.