Horrela, hartzaile eta xede desberdineko hainbat laguntza-lerro agertzen dira: kluben finantza sostengua ziurtatzeko nahiz federazioak eta ikastetxeak kirol materialaz hornitzeko dira laguntzetako batzuk, eta kirolarentzako I+G+B egitasmoak sustatzeko nahiz emakumezkoen kirol praktika bultzatzeko, beste batzuk. Berauek lortzeko eskari orria betetzeko azken eguna maiatzaren 4a izango da, eta berau www.gfaegoitza.net webgunean lortu ahal izango da.
Honela banatuko dira diru-laguntzak:
- Gipuzkoako kluben kirol jarduera eta modernizaziorako: 90.000 euro.
- Jarduera bereziak antolatzeko: 9.000
- Arautu gabeko prestakuntzarako eta kirol titulazioak lortzeko programetarako: 95.000
- Lehiaketa ofizialetarako, aparteko lehiaketa ofizialetarako joan-etorrietarako eta eskola kiroleko parte hartzeko lehiaketetarako joan-etorrietarako: 157.500.
- Kirol materiala eta informatikako materiala erosteko eta errendimenduko kirol materialerako: 109.720.
- Informatikako materialerako: 30.000
- Eskola kiroleko kirol materialerako kirol federazioentzat: 25.200
- Eskola kiroleko kirol materiala ikastetxeentzat eta klubentzat: 61.200.
- Igerian ikasteko jarduerak ikasleentzat: 60.600.
- Gazteen artean kirola sustatzeko plana (GKP) ezarri eta garatzeko: 215.000.
- Desgaitasuna dutenen kirol jarduerarako: 43.200.
- Kirol instalazioak hobetu eta berritzeko proiektuetarako, eta hiri barruko ibilbideak eta surfa egiteko lekuak seinalatzeko: 120.000.
- Gorputz jarduerako eta kirol gaietako ikerketa proiektuetarako: 130.000.
- Emakumezkoen kirola bultzatzeko proiektu eta programetarako: 20.000.