Kurtzetatik sartu da Debagoienean karrera. Handik, Aramaio, Garagartza, Arrasate, saihesbidetik Epelera, Kanpanzar, Asentzio, Elgeta, Ubera, Bergara, Osintxu, Soraluze, Maltzaga, Azitain, Eibar, Karabieta, Elgeta… eta Elgetatik Elorriora. Azkeneko kilometroak Bizkaian barrena egin, berriro ere Gipuzkoan sartu, Eibarren, eta hemendik Arrateko gainera eta etaparen helmugara iristeko.
Elgetatik, bigarrenez, Elorriora bidean, 15:38ean igaroko da. Etapa amaiera 17:28erako aurreikusi dute.