3.370 langabe daude Debagoienean; azken bi urteetako daturik txarrena da

Goiatz Arana Begiristain 2012ko apirilaren 3a

Langabezia tasak gora egin du berriz ere bailaran: otsailean baino 24 langabe gehiago eta urtarrilean baino 83 gehiago zenbatu zituzten martxoan Debagoieneko herrietan. Azken bi urteetako daturik txarrena da.


Urtarrila 2012
Otsaila 2012
Martxoa 2012
Antzuola
92 (%10,11)
98 (%10,77)
102 (%11,21)
Aretxabaleta
301 (%9,33)
314 (%9,73)
313 (%9,70)
Arrasate
1.368 (%11,82)
1.372 (%11,86)
1.387 (%11,99)
Bergara
791 (%11,02)
812 (%11,32)
830 (%11,57)
Elgeta
46 (%9,35)
49 (%9,96)
51 (%10,37)
Eskoriatza
239 (%11,50)
233 (%11,21)
224 (%10,77)
Leintz Gatzaga
9 (%6,77)
11 (%8,27)
5 (%3,76)
Oñati
441 (%8,16)
457 (%8,46)
458 (%8,48)
Debagoiena
3.287 (%10,61)
3.346 (%10,80)
3.370 (%10,87)

Goranzko bidean jarraitzen du langabe kopuruak Debagoienean ere: 3.287 ziren urtarrilean; 3.346, otsailean; eta 3.370, martxoan. 10,87an kokatzen da langabezia tasa. 

Herriz herri, lanik gabeko gizon-emakume kopurua igo egin da Antzuola, Arrasate, Bergara, Elgeta eta Oñatin; jaitsi egin da, aldiz, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Leintz Gatzagan. 

Debagoienari dagokionean, 2010eko martxora arte egin behar da atzera egungo langabe kopurua gainditzen duen zifra bat aurkitzeko: 3.460 langabe zeuden orduan.

45.596 langabe Gipuzkoan

Langabeziak gora egin du Hego Euskal Herrian ere; Nafarroan, izan ezik, beste hiru lurraldeetan igo egin da. Hego Euskal Herrian, orotara, 213.470 pertsona zeuden lan barik martxo bukaeran; Araban, 25.267; Bizkaian, 91.055; Gipuzkoan, 45.596; eta Nafarroan, 51.552.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak