Aurtengo berrikuntza Bergarako Irizar jauregiaren sarreran jarri duten Bergarako besarkada-ren gunea da. Hain justu, jauregi horretan berretsi zuten 1839. urtean Lehen Gerra Karlistari bukaera emango zion hitzarmena Espartero eta Maroto jeneralek. Panelen eta tamaina errealeko figuren bidez hitzarmenaren nondik norakoak azaltzen dira gune horretan.
Bailaran hiru turismo bulego daude
Bailarako turismo bulegoei dagokienez, Arantzazuko santutegian dagoen Debagoieneko turismo informazio eta interpretazio zentroa (943 71 89 11) 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:30era egongo da zabalik eta bailarako informazio orokorra ematearekin batera, bi bisita gidatu ere eskainiko ditu: batetik, Arantzazu Santutegia ezagutzeko aukera dago; eta bestetik, Oteiza eta Arantzazu izeneko bisita ere egin daiteke. Bisita horiek honako ordutegian dira: 10:30ean, 11:30ean, 12:30ean, 16:00etan eta 17:00etan.
Horrekin batera, Arantzazun Arantzazu parketxea ere badago Gandiaga Topagunean eta euskal artzainaren ibilbideak ere ezagutu daitezke Gomiztegi baserrira bisita eginez gero, aurrez eskatuta, 943 25 10 08 zenbakian.
Oñatiko Turismo Bulegoan ere bisita gidatuak egiten dituzte, aldez aurretik izena emanda (943 78 34 53). Oñatin, bestalde, Arrikrutz Kobak ezagutzeko aukera ere badago, 10:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 18:00etara, 943 08 20 00 zenbakira deituta.
Bergarako turismo bulegoa astegunetan 10:30etik 14:30eta eta eta domeketan 10:30etik 13:30era egoten da zabalik eta gune historiko-monumentalaren bisita gidatuak eskainiko dituzte, egunero, dohain, bulegoaren ordutegian.
Gerra, gatza eta jatekoa
Elgetari dagokionez, Gerra Zibila Euskal Herrian. Intxortko ibilbide tematikoa delako bisita gidatua egiteko aukera egongo da hilaren 8an eta 15ean, aurrez izena emanda 943 71 89 11 zenbakian.
Leintz Gatzagako Gatz Museoan ere bisita gudatuan egingo dituzte zapatu, domeka eta jai egunetan, 12:00etan euskaraz, eta 13:00etan, gazteleraz. Gainerako egunetan egin nahi izanez gero, aurrez eskatu behar da, 665 73 95 59 zenbakian. Eskoriatzan, Ibarraundi museoa bisita daiteke 09:0etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara (943 71 54 53).
Horrekin guztiarekin batera, apirilaren 15era arte garaiko produktuekin prestatutako menu bereziak ere egongo dira zenbait jatetxetan X. Jardunaldi gastronomikoen barruan.
Elizkizunak
Datozen egunotan elizkizun bereziak izango dira Oñatin, Arrasaten, Aretxabaletan eta Leintz Gatzagan.