Bisita Fagor Automationeko Arrasate eta Eskoriatzako lantegietako hainbat lankidek gidatu zuen eta helburua zen merkatu alemaniarrari Fagor Automationen produktuen kalitate eta teknología erakustea.
Alemania makina-erremintan munduko 2. esportatzaile handiena eta 3. ekoizle handiena dela azpimarratzen du Fagor Automationek. Horregatik, bisita "motz baina trinko" hori "arrakastatsua" izan zela esaten du. "Prentsa espezializatuko kazetari hauek gertutik jarraitu ahal izan dute Mondragon korporazioaren tamaina, Fagor Taldea zenbat sektoretan dagoen jardunean eta baita Fagor Automationen baliabide teknologiko zein giza baliabideak", kontatzen du Fagor Automationek.
Arrasate eta Eskoriatzako lantegiak bisitatzeaz gain, Fagor Arrasate eta Ikerlan teknologia zentroa bisitatzeko aukera izan zuten.