Dagoeneko jakin daiteke autolikidazioa bidaliko diguten edo ez

Leire Kortabarria 2012ko apirilaren 2a

Errenta aitorpen kanpainaren barruan, gaur, astelehena, hasita jakin dezake norberak autolikidazio proposamena bidali dioten ala ez. 

Bestalde, gaur eguerdian aurkeztuko du Foru Ogasunak aurtengo 2011 PFEZ kanpaina.

Autolikidazio proposamena jasoko dugun edo ez ikusteko, Foru Ogasunaren atarira jo behar da, www.gipuzkoa.net/ogasuna webgunera, hain zuzen ere. Proposamena onartzeko epea apirilaren 11n hasiko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak