Puntu banaketa Mondraren eta Aloñaren artean: 2-2

Mireia Bikuña 2012ko apirilaren 1a

Mondrak egin zuen lehen gola atsedenaren aurretik, baina oñatiarrek buelta eman zioten markagailuari (Mikel Palacios eta Roberto Idigoras). Lehia bukatzeko hiru minutu geratzen zirenean, Jon del Palaciok berdinketa egin zuen. Bi taldeetako ordezkariak ez zeuden pozik puntu banaketarekin. Mondrak hirunaka batu behar ditu puntuak zulotik irteteko. Asteleheneko Goienan partiduaren kronika osoa eta protagonisten hitzak.

Mondra gogotsu irten zen zelaira, baina gol aukera garbienak Aloñak egin zituen lehen zatian. Dena den, arrasatearrek joan ziren aldageletara abantailarekin. Aloñak buelta eman zion markagailuari, baina ezin izan zuten bukaera arte abantaila mantendu.

Urrezko puntuak ziren bi taldeendako: Mondrarendako sailkapenean gora egiteko, eta Aloñarendako Ohorezko Erregionalean matematikoki geratzeko puntuak lortzeko. Baina ez batak, ez besteak ez zuten helburua lortu. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak