Argiaren faktura %7 garestiago izango da tarifa arautua duten herritarrentzako, enpresa txiki eta ertainek %4,1eko igoera izango dute, industriako enpresa ertainek %2,78koa eta Industriako enpresa handiek %0,91koa.
Gasa ere % 5 garestitzea erabaki du Gobernuak. Ondorioz, erabiltzaile batek, batez beste, 22,9 euro gehiago ordaindu behar izango du urtero.
Butano-botila ere % 2,96 garestitu da (45 zentimo) eta 15,54 eurotan dago; Espainian ia 10 milioi lagunek erabiltzen dute butano-botila. 12,5 kiloko botilaren aurtengo lehen igoera da, urtarrilean prezioa berrikusi zutenean bere horretan uztea erabaki baitzuten, hau da, 15,09 eurotan.
Erregaien prezioek ere gora
Halaber, aspaldiko partez garestitu den beste ondasuna erregaiak dira. Izan ere, 2011ko data berdinekin alderatuta, ibilgailuaren erregai-tanga gasolinaz betetzea, batez beste, 6,2 euro garestiagoa da (% 9 gehiago). Gasolioaren kasuan, berriz, prezioaren igoera txikiagoa da, % 2,3koa, hots, 1,5 euro gehiago.
2012an zehar prezioak gora egin du zenbaitetan eta hainbat alditan markak hautsi ditu. Joan den urtarriletik gasolinaren prezioa % 8,8 igo da, eta gasolioarenak % 0,22 egin du gora.